lunes, 21 de enero de 2008

IGOR ETA BARU


Hamabost urte neuzkan, ordutik bi urte igaro dira. Bi urte nire herria inoiz ikusi ez nuen bezala bortzatua ikusi nuen egunetik. Naiz eta gure herria jasotzen dituen bidegabekeriak zenbatu ezinak izan bi aste hoiek bizitzan sentitu ditudan bi aste injustuenak izan dira, izango da nire gaztetasunaren errua edo nire herrian gertatu zelako agian, ez dakit egia esan.

Igor Anguloren hilketagatik greba orokorra deitu zen eta guk Santurtziko gazteak gure elkartasuna baita adierazi nahi genuen. Nire ikastolan greba eskubidea zehaztua ez zegoen eskubidea zen, inoiz ez zen greba ikastolan konbokatu horregaitik hutsune bat zegoen. Ikasle gutxi batzuk antolatu ginen, idazkia egiten, ikasleon eskubideak bilatzen eta kartelak egiten "ez geneukagun puta idearik ez". Pertsonal moduan egin genuen lana izan zen. Zuzendaria arrituta 4.DBH-ko ikasle batzuk inorren laguntza gabe greba bat antolatu zutela ikusita ikasle guztioei bildu zigun. Entregatu egin genion idazkia irakurri egin zuen altuz, argudioz betetako testua zen.


Zuzendaria galdetu egin zuen nor idatzi egin zuen testua eta nik idatzi egin nuenez aurpegia eman nuen. Bere erantzuna zorionak izan zen, holan egin behar dituzu idazlanak, 11 bat merezi duzu. Konturatu egin ginen azkar bere estrategia zein zen, peloteoarena eta bitartean ez usten gure eskubidea burutzen. Normala zen, gure eskubide zela jakin arren eta benetan gertatutakoa hori eta askoz gehiago merezi zuela jakin arren ezin zigun utzi ateratzen PNV-ko sinegotzia zen.


Azkenean esan nion nik joango nintzela eta berak esan zuen bale ados nago. Atea ireki eta bakarrik geratuko nintzela pentsatzen nuen baina momentu horretan nire kurtsoko ikasleriaren erdia berdina egin zuen, sentimendu hori azaldu ezineko sentimendua izan zen. Guztiok manifara joan ginen, eldu ginean jendea negarrez zegoen eta ezagun bat urbildu zitzaidan Baru Portugaleteko presoa hilda aurkitu zutela esateko. Hasieran txarto ulertu nuela pentsatu nuen, ezinezkoa zen ondoko herriko bati berdina egitea, baina azkar konturatu nintzen ondo ulertu nuela.


Manifestazio nazionala deitu zen Santurtzitik Portugaletera. Santurtzi nire herria zipayoak baitu zuten! ezin ginen Santurtzin sartu Santurtziarrak ginela egiaztatzen ez bagenuen, ezin ginen parketik ibili eta hain bat kaleetatik. Ala ere manifa egin zen eta zipayoak kargatu egin zuten, berdin zitzaien adina berdin zitzaien guztia, ezin nuen ulertu eta egun ez dut ere ulertzen. Ezintasun hori amorru ikaragarria pistu zidan, orain harte markatu egin didan momentua, jendea odolez ikusten gorputzaren edozein lekutik.

Egoera hau hain bat gazteon ideiak finkatu zituen, gure baitan jasan genuen. Lehenengo urteurrenean ikasleok, orain bai ondo antolatuak manifestazio bat egin genuen Portugaletetik Santurtzira nola ez beltzen doazen gizonak identifikatu ziguten naiz eta baimena izan. Baina argi dago hori ez gaituela geratuko, oroimena daukagulako eta gu obeto bizitzeko jausi egin ziren Gudariak omenaldi posible guztiak merezi dituztelako. Berriz bigarren urteurrenean gogoratzen garela adieraziko dugu traba guztien gainetik.






No hay comentarios: